Familia agurgarriak
Ondo zaudetelakoan zuengana jotzen dugu.
Garai berezi honetan gure ikasleak atenditzen eta laguntzen jarraitzen dugu, gure eskuetan ditugun aukera guztiak eskainiz.
Familien egoerak hain ezberdinak izanik eta ikuskariaren oneritzia hartuta, egokia ikusten dugu umeekiko lana goizeko ordutegian zehar egitea, ihardunaldi trinkoak egiten ditugun antzera.
Modu honetan, aprobetxagarriagoa izango dela baita arreta zein arduraldia ere erraztuko dela uste dugu. Era berean, guztion lana eta familia bateratzea ahalbideratuko da.
Beti bezala, zuen partaidetzan konfidantza jarriz eta guztion artean hain momentu zailak aurrera eramateko gai izango garelakoan ,
Animo eta jaso besarkada handi bat
Eskolako irakasle eta hezitzaileen partez

No hay comentarios:
Publicar un comentario